Frantziak Gales 9-8 menderatu du munduko kopako lehen finalerdian eta txartela irabazi du datorren astean Auckland-en ospatuko den finalerako.
Frantziako selekzioa 9-8 gailendu zaio Galesi gaur goizean Eden Parken eta bere munduko kopako hirugarren finala jokatuko du. Sam Walburton kapitainaren kanporaketak erabat baldintzatu du partida, galestarrek hamalau lagunekin jokatu behar izan baitute 63 minutuz.
![]() |
Rolland epailea partidaren protagonista |
Gales 3-0 aurreratu da markagailuan Hookek lortutako penaltiari esker. Halere, oso goiz etorri da jokaldi polemikoa. 17. minutuan Walburtonek Vincent Clerc hegala ilegalki plakatu du, Alain Rolland epailearen ustez, jokalari frantziarra airean zegoelakoan. Txartel gorria ikusi du galestarren kapitaina eta partida maldan behera ipini zaie frantziarrei.
21. minutuan Parrak Les Bleus-en markagailua zabaldu du penaltiz eta partida berdindu du. Jokalari frantziarrak saiaturiko hiru penaltiak (21’, 34’, 49’) lortu ditu eta bere taldea 9-3 aurreratu da. Alta, Hookek bi hutsegin ditu tarte honetan eta zelaia utzi du 50. minutuan, Stephen Jonesek ordeztuta.
14 lagunekin jokatu arren, galestarrek gogor ekin diote partidari, Frantziako selekzioa beldur agertzen zelarik. Horrela, Philipsen entsegua etorri da. Zoritxarrez, Jonesen ondorengo ostikadak zutoinean jo du eta Galesek ezin izan du partida berdindu.
Galestarrek azken aukera bat izan dute partida amaitzeko bost minutu falta zirela. 50 metroko penalti bat izan dute aurrea hartzeko, baina baloia langapetik igaro da oso gutxigatik.
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
ResponderEliminar