Telebista operatzaileei , idazki ofizial baten bidez, irrati kateek beraien seinalearen erabilera "kontrolatzeko edo galarazteko"eskatu die Ligako eta Errege Kopako partiden emankizunetan.
Espainiako Futbol Liga Profesionalak (LFP) beste fronte bat zabaldu du irratiekin daukan gaztazkan. Oraingoan telebista operatzaileak inplikatu nahi ditu.
Estadioetara sartzeko betoari muzin eginez, irrati esatariek lehenengo jardunaldietako partidak komentatu dituzte telebistako irudietaz baliatuta. Hortaz LPF-k, idazki ofizial batean, telebista operatzaileei irratiek beraien irudien erabilera "kontrolatzeko edo galarazteko" eskatu die Ligako eta Errege Kopako partiden emankizunetan. Ligak helbide zerrenda bat gehitzen du, bere ustez partidak transmititzen ari diren estudioen helbideena. Idazkian telebista irudien bitartez partidak komentatzea "informazio-eskubidearen babespean" ez dagoela argudiatzen da, eta "irrati-eskubideen bortxaketa" dela azpimarratzen da.
Gainera, Ligaren iritziz, telebista operatzaileen bezeroek, "amaierako erabiltzaileak" izanik ezin dute jasotako seinalea merkataratu hedapen publiko baten bidez.
Urriaren 5eko dataz argitaratutako idazkian 48 orduko epe bat ematen zaie operatzaileei irrati emisoreen seinalea ebaki dezaten, baita kodifikadoreak, antenak edo txartelak ken diezaizkioten ere.
Orain irratiak katakumbetatik transmititzera behartuko dituzte ala? Penagarria iruditzen zait.
ResponderEliminarEz dut uste oinarri legalik dagoen, gainera, irratiei zelaietako ateak ixtean, ez dutelako partiduak "transmititzen" (telebistek bezala), baizik eta gertatzen ari den zerbait "kontatzen". Adibidez, LaSextak ere ordaindu beharko du 'Minuto y resultado'-n partiduetan zer gertatzen ari den esaten duten kazetarien lanagatik?
Partiduak irratirik gabe ez dira berdin. Ezin da parekatu telebistako esatariak eta irratikoak. Irratikoetan emozioa handiagoa da, biziagoak dira. Telebistako esatariak aldiz, gehienetan azpergarriak dira, eta askotan insufribleak.
ResponderEliminar